Lareo: naturaz inguratutako urtegia

Lareoko urtegia Ataungo udalerrian dago, Aralar parke naturalaren barruan. Baso handiez inguratuta dago, batez ere pagoz.

Ia zailtasunik gabeko ibilaldia da, eta naturaren berde biziaz (edo tonu okreez, udazkenean ingurua zeharkatuz gero) inguratzen garen bitartean eguneroko zarata handitik lasaitzeko aukera ematen du.

Lizarrusti gainetik abiatzen den bidezidorrari buruzko informazio gehiago, Aralar parke naturaleko parketxea (informazio gunea) dagoen lekutik abiatzen dena: https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/sarea/-/ibilbide/SL-Gi_2005

Bidezidor guztia ondo seinaleztatuta dago. Nahiz eta galtzeko kasu hipotetikoan “Basajaun” (euskal mitologiako basoen jauna) erreskatatu gaitzakeen…

Leave a Reply