• Zuretzat
    pentsatutako hotela

Erreserbatu logela

Hotel bero eta abegitsu bat gara, 2021ean inauguratua, 28 logela, kafetegi bat, jatetxe bat eta asmo anitzeko terraza duen egongela bat dituena. Gure hotela Ordiziako toki pribilegiatu batean dago.

750 urte baino gehiagoko historia duena

Gipuzkoaren bihotzean gaude. Goierri eskualdean eta zehazki Ordizian. Donostiatik ordu erdira eta beste hiri batzuetatik (Bilbo, Gasteiz, Iruñea edo Baiona) ordubetera.

Gure logelak intsonorizatuta daude. Gainera, hotelean zauden bitartean etxean bezala senti zaitezen, berokuntzarako eta aire giroturako aerotermia-sistema bat dute, Bluetooth bidezko bozgorailuak, doako Wifi konexioa, telebista, idazmahaia, bainugela pribatua dutxarekin eta higiene pertsonal ekologikoko artikuluak ditugu.