
Igartza: Erdi Aroko bizitza
XVI. mendearen hasieran, Maria Igartzak jauregia eraikitzea agindu zuen. Gaur egun, 1476. urtera arte Erdi Aroko dorretxea zegoen orubearen gainean ikus dezakegu. Euskal Herrian eraikitako egurrezko jauregirik handiena izateaz gain, aireko galeria bat eta egurrezko patio nagusi bat dituen bakarra da. Izan ere, horrek ematen dio izaera eta ondare-balioa eraikinari. Barrualdean erdiko patioa nabarmentzen da, gela guztiak haren inguruan baitzeuden. Aipatzekoa da aireko galeria, egurrezko egitura duena, jauregiko gunerik erakargarriena delako. Gela nagusiko hormetan, duela 400 urteko margoak daude, non bi itsasontzi eta idatzi batzuk ikus daitezkeen. 1996 eta 2000 urteen artean, Aranzadi Zientzia Elkarteak eraikina ikertzeko eta dokumentatzeko prozesuari ekin zion. Ateratako ondorioek Beasaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2007 eta 2010 urteen artean sustatu zuten zaharberritze zientifikoa egiteko balio izan zuten.